Sukaldaritza liburua/Errezetak/Abakando errea
ABAKANDO ERREA
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
aldatu- Abakandoa: 350-400 g.-ko 4, edo 750 g. ingurukoak 2.
- Gatza.
- Oliba olio birjina: 100 ml.
- Brandya: 50 ml.
- Gurina: 100 g.
PRESTAKETA
aldatu- Jarri marmita erdi bat ur, gatz ugarirekin sutan.
- Ura irakiten hasitakoan, murgildu abakandoa 10 segundoz, animalia hil arte.
- Ohol baten gainean, eta kolpe erdiko labana batekin moztu abakandoa erditik.
- Itsaskiak buruan duen kartilago zatia erretiratu.
- Abakandoaren pintzak moztu lehenik, eta zartatu ondoren, itsaskiak puskatzeko gailuarekin edo mailu batekin.
- Gazitu eta olioztatu dena.
- Plantxa oso bero batean jarri abakando gorputzak, haragia beherantz dutela, eta pintzak ere bai.
- Minutu bat su bizian erre, haragiak kolorea hartu arte.
- Erretiratu plantxatik eta jarri erretilu baten gainean, eta brandyarekin gainetik gartu.
- Zabaldu gurin zatitxoak itsaskiaren gainetik.
- Aldez aurretik, labea 200ºC-tan berotu.
- Sartu bertan abakandoak eta erretzen eduki 3 bat minutuz.
AHOLKUAK
aldatu- Kontu izan abakandoa gehiegi egin gabe, azkar lehortzen baita.
- Badira gainetik baratxuri olio errea eta perrexila gehitzen diotenak.
- Limoi, maionesa edo bestelako ozpin-olioekin zerbitza daitezke.