Sukaldaritza liburua/Errezetak/Ahate magreta

AHATE MAGRET ERREA


MAHAIKIDEAK: 4

OSAGAIAK

aldatu
  • Ahate magreta: 4.
  • Gatza.
  • Piperbeltza.

PRESTAKETAK

aldatu
  • Xerratzeko aiztoaren laguntzaz, magretaren kanpoko gantzari, zabalean ebaki batzuk egin.
  • Ondu gatz eta piper hautsarekin.
  • Zartagin bat su ertainean  jarri, eta bero dagoenean, gantza beherantz duela bertan jarri.
  • Ahate gantza urtzen joan ahala, koilara batekin bularra busti.
  • Gantzaren zati handi bat urtutakoan, buelta eman, eta segundo gutxi batzuetan eduki.
  • Erretilu batera atera eta utzi bere horretan 5 minutu.
  • Sartu labera 200ºC-tan minutu batean.
  • Labetik atera eta oholaren gainean,  xerra finetan moztu.

AHOLKUAK

aldatu
  • Magreta gutxi egina jatea izaten da ohikoena; beraz, kontu handia izan gehiegi egin gabe.
  • Ohikoa ditu haragi edo fruitu saltsak, pureak, edo barazkiak hornigai moduan.