Sukaldaritza liburua/Prestaketak/Saldak

(Saltsa(e)tik birzuzenduta)

Sukaldaritza Liburua

Saldak, sukaldeko prestaketak bustitzeko erabiltzen diren likido zaporetsuak dira. Osagaiak uretan egosiz burutzen dira . Haragi saldak egoste denbora luzeak izaten dira, arrai eta barazki saldak aldiz motzagoak. Saldak prestatzeko osagai guziak beti oso ongi garbitu behar dira. Saldak beti ur hotzetatik abiatzen dira eta gatza beti amaieran gehitzen zaie. Garai batean, haragi saldak, haragi eta hezur mota desberdinak elkarrekin egosiz burutzen ziren, gaur egun goi mailako sukaldaritzan, prestaketa bakoitzerako salda berezituak egiten dira.

Salda zuria aldatu

Hezurrak, haragi puntak, barazki usaintsuak, belar usaintsuak, espeziak, ardo zuriak, erabiltzen dira salda hau prestatzeko.

Ur hotzetatik abiatuta, hegazti saldak 1 eta 2 ordu bitarte irakin behar du, behiki saldak aldiz 2 eta 3 ordu inguru.

Ondoren iragazi, koipea kendu eta gatza beti amaieran gehitu.

Kolore zuriko prestaketak bustitzeko erabiliko dugu. Gisatuak, lapikokoak, kremak, saltsak....

Salda iluna aldatu

Behiki edo hegazti, hezurrak, haragi puntak, barazki usaintsuak, belar usaintsuak, espeziak, ardo beltza, erabil salda hau prestatzeko.

Salda txuriarekin alderatuz, salda ilunean osagaiak txigortu egiten dira, marmitan bertan edo labean.

Ur hotzetatik abiatuta 2 eta 3 ordu inguru egosten dira osagai guziak marmita batean.

Iragazi ondoren koipea kendu eta gatza beti amaieran gehituko zaio.

Kolorea eta zapore indartsuagoa izatea nahi dugun prestaketak bustitzeko erabiliko dugu. Ehiza, haragi gorria....

Barazki salda aldatu

Barazkiak ongi garbitu eta moztu ondoren ur hotzetan irakiten dira 30 mintutuz. Iragazi eta gatza gehitu. Edozein prestaketa mota bustitzeko balioko digu. Lapikokoak, saltsak, arrozak, haragiak......

Arrai salda edo fumeta aldatu

Arrai zuriaren hezur, azal, haragi, itsaski oskol eta buruak, barazki mota desberdinak, belar usaintsuak eta ardo zuria. Osagai ongi garbitu eta moztu ondoren ur hotzetan irakiten dira 30 minutuz. Iragazi eta gatza gehitu. Itsaski edo arrainen edozein prestaketa mota bustitzeko balioko digu. Arrai zopak, itsaski kremak, paellak, arrozak.....

Salda errezetak aldatu