Sukaldaritza liburua/Errezetak/Ahatea, laranja lurrinetan
AHATEA LARANJA LURRINETAN
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
aldatu- Ahatea: 1 zatitua.
- Gatza.
- Piperbeltz.
- Oliba olio birjina: 100 ml.
- Laranja likorea: Zurrusta luze 1.
- Laranja zukua: 2 iragazia.
- Tipula: 1 lerrotan.
- Azenarioa: 4 lerrotan.
- Porrua: 1 ilargi erdian.
- Hegazti Salda zuria: 400 ml.
PRESTAKETAK
aldatu- Ahate zatiak ondu gatz eta piper hautsarekin.
- Kazola batean jarri olio tanta bat eta salteatu zatiak minutu pare batean, kolorea emanez.
- Busti laranja likorearekin lehenik, eta zukuarekin ondoren, eta utzi bere horretan sutatik kanpo beratzen.
- Ahatea, saldarekin beratzen dagoen bitartean, beste kazola batean jarri olio pittin bat barazkiekin erregosten.
- Barazkiak ongi eginak ditugunean, elkartu ahatea, honen salda eta hegazti saldarekin. Egosi dena batera, harik eta haragia bigundu arte.
- Erretiratu haragi zatiak, eta pasa barazkiak puregailutik lehenik, eta iragazki txinotik ondoren.
- Elkartu haragia eta saltsa, eta batera irakin dentsitate puntua emanez eta onduz.
AHOLKUAK
aldatu- Ahatea etxekotua izan edo ehizatua izan, egoste denborak asko aldatuko dira.
- Errezeta tradizionalean, ahatea lehenik labean erretzen da laranjarekin.