Sukaldaritza liburua/Errezetak/Arkumea txilindron eran
ARKUMEA TXILINDRON ERARA
MAHAIKIDEAK: 4.
OSAGAIAK
aldatu- Piper txorizeroa: 5 aleren pulpa xehatua.
- Arkumea: 1200 g. koipez garbitu eta karratuetan.
- Gatza.
- Oliba olio birjina: 70 ml.
- Baratxuria: 5 xerratu.
- Tipula: 1 xehatu..
- Tomate naturala : 1 zuritu eta dadotan.
- Ardo zuria: 100 ml.
- Ura edo salda zuria: 1 l.
PRESTAKETA
aldatu- Piper txorizeroak bezperatik, hazirik gabe beratzen jarri ur epeletan. Beste aukera, azken momentuan egosaldi bat ematea. Mamia kendu eta xehatua.
- Arkume haragia gatzatzu eta kazola batean 2 koilarakada oliorekin su bizian kolorea eman, eta bertatik erretiratu.
- Kazola honetan su motelagoan eta olio gehiagorekin lehenik baratxuria gorritu eta ondoren tipula gehitu , poliki poliki kozinatu gorritu arte, jarraian tomatea nahastu eta utzi su motelean 10 minutuz, arkumea eta ardo zuria gehitu, hau murriztutakoan, piper txorizeroaren pulpa eta salda gehitu, 30 minutuz irakiten eduki haragia bigundu bitartean. Gatza eman.
AHOLKUAK
aldatu- Izen berarekin errezeta desberdin ugari aurki genitzake.