Sukaldaritza liburua/Errezetak/Arrai zabala saltsa berdean

ARRAI ZABALA SALTSA BERDEAN PATATEKIN

MAHAIKIDEAK: 4

OSAGAIAK

aldatu

PRESTAKETA

aldatu
  • Oliba olioa kazola zabal batean su baxuan tipularekin jarri.
  • Tipula erdi eginik dagoenean baratxuria eta perrexilaren erdia gehitu.
  • Pitin bat sueztitu ondoren, patata egosia, kazolaren azpialdean jarri eta irinetan pasatutako arraia gainean jarri.
  • Ardo zuriarekin lehenik eta saldarekin ondoren busti.
  • Su baxuan 3-4 minutu egosi, kazola poliki-poliki mugituz.
  • Amaitzeko perrexilaren beste erdia jarri gainetik eta gatzarekin ondu.

AHOLKUAK

aldatu
  • Nahi izatera patatak gordin daudenean xerratu eta saltsa berdean egosi daitezke arraia gehitu aurretik.
  • Errezeta honi, txirlak, muskuilu ilarrak, zainzuri puntak, arrautza egosiak.... gehitzerik dago.
  • Kontu eduki arrai zabalak oso freskoa izan behar duela, bestela amoniako edo txiza moduko lurrin bat eduki bai dezake.
  • Egosteko garaian ere kontu handia eduki gehiegi lehortu ez dadin.