Sukaldaritza liburua/Errezetak/Arroz beltza

ARROZ BELTZA

OSAGAIAK

aldatu
  • Arroz zuria: 400 g., ur hotzetan garbitu.
  • Txipiroi tinta: 2 zorro.
  • Oliba olio birjina: 75 ml.
  • Baratxuria: 3 xerratu.
  • Tipula: 1 dadotan.
  • Tomate naturala: 1 zuritu, hazirik gabea eta dadotan.
  • Arrain salda edo ura: 1000 ml.
  • Piperrauts gozoa: Pitin bat.
  • Gatza.

PRESTAKETA

aldatu
  • Garbitu arroza eskuekin landuz, harik eta ura gardena ikusi arte.
  • Salda edo ur basokada batean disolbatu txipiroi tinta.
  • Paella-ontzi batean jarri olioa bat baratxuriarekin sutan.
  • Gorritzen hasitakoan nahastu tipula eta erregosi elkarrekin.
  • Tomatea erantsi eta utzi pitin bat karamelizatzen.
  • Piperrauts gozoa gehitu eta busti saldarekin eta tintarekin.
  • Salda irakiten hasitakoan, gehitu arroza eta utzi 15 minutuz irakiten.
  • Sutatik atera, estali eta bere horretan eduki 10 minutuan, jan aurretik.

AHOLKUAK

aldatu
  • Arroza ongi garbitu fekula eta zikinak kentzeko.
  • Arroz prestaketak saldarekin gatzatu behar dira.
  • Prestaketa hau hornigai moduan erabiliko da.