Sukaldaritza liburua/Errezetak/Arroza oilaskoarekin
ARROZA OILASKOAREKIN
MAHAIKIDEAK: 6
OSAGAIAK
aldatu- Oliba olio birjina: 75 ml.
- Gatza.
- Baserriko oilasko bat ondo garbitu eta zatitu.
- Baratxuria: 2 xerratu.
- Pipermorro gorri: 1/2 dadotan edo lerrotan.
- Piper berdea: 1 dadotan edo lerrotan.
- Azenarioa: 1 dadotan edo lerrotan.
- Tomate birrindua: 100 ml.
- Hegazti salda zuria edo ur gatzatu: 1250 ml.
- Ilarrak: 100 g.
- Arroza: 500 g. garbitu.
PRESTAKETA
aldatu- Arroza uretan ongi garbitu.
- Paella-ontzi batean olio pitin batekin oilasko gatzatua salteatu.
- Oilaskoa zatiak erretiratu, gehitu beste olio pitin bat eta baratxuria, hau gorritutakoan piper gorria, piper berdea eta azenarioa gaineratu eta salteatu erre gabe.
- Nahastu tomate birrindua eta 10 minutuz eta su eztian kozinatu pitin bat karamelizatu bitarte eta salda gehitu.
- Salda irakiten hasitakoan, arroza, ilarrak eta oilasko batu.
- 16 minutuz egosi, sua itzali eta taparekin beste 4 minutu utzi jan aurretik.
AHOLKUAK
aldatu- Arroza behin eginda dagoenean, ahalik eta azkarren jan beharra dago, bestela gehiegi egiten da. Arroza saldarekin gatzatzen da.
- Amaieran frijitutako barazki lerro batzuk gehitu daitezke, zapore bikaina emango diote.