Sukaldaritza liburua/Errezetak/Babak urdaiazpikoarekin

BABA FRESKOA URDAIAZPIKOAREKIN

Babak saltsan urdaiazpikoarekin

MAHAIKIDEAK: 4

OSAGAIAK

aldatu

PRESTAKETA

aldatu
  • Babaren lekak egosi ur irakinetan 5 minutu, iragazi eta jaso. Edo barazki salda bat burutu.
  • Baba egosi ur gazituan 9 minutuz, iragazi eta hoztu.
  • Eltze batean tipulina sueztitzen jarri oliba olioarekin; erdi eginik dagoenean, gehitu baratxuria eta utzi pitin bat goxatzen.
  • Gehitu urdaiazpikoa eta irina, hagatxo edo espatula batekin ongi nahasiz.
  • Busti saldarekin, eragiten diogun bitartean. Pikorrik ez dadin sortu.
  • Irakiten hasitakoan, babak bertaratu.
  • Irakinaldi labur bat eman eta ondu gatzarekin.

AHOLKUAK

aldatu
  • Kontu izan babak ez daitezela gehiegi egosi.
  • Arrautza galdarraztatu batekin aurkez liteke.
  • Baba egosi ondoren zurituko bagenu plater finagoa geratuko litzake.