Sukaldaritza liburua/Errezetak/Bakailaoa bizkaitar erara

BAKAILAOA BIZKAITAR ERARA

MAHAIKIDEAK: 4

OSAGAIAK

aldatu

PRESTAKETA

aldatu
  • Bezperatik piper txorizeroa txorten eta hazirik gabe ur epeletan beratzen jarri edo 5 minutuz egosi. Muturzorrotza erabiliz mamia karrakatuz kendu, xehatu eta gorde.
  • Kazola zabal batean olioa baratxuri eta piperminarekin jarri su eztian. Baratxuria kolorea hartzen hasitakoan, pipermina kendu eta tipula gehitu, sua gutxitu eta kozinatu barazkia.
  • Tipula konfitaturik dugunean, piper txorizeroaren mamia, tomate birrindua, ogi txigortua eta salda gehitu eta 40 minutuz su baxuan kozinatzen eduki.
  • Puregailua xehenetik lehenik , eta txinatar iragazkitik pasa ondoren.
  • Saltsa sutan jarri eta bertan bakailao zatiak sartu.
  • Egosi su oso baxuan, 5 minutu inguru alde bakoitzetik. Beharko balu, gatzarekin ondu.

AHOLKUAK

aldatu
  • Saltsa irabiagailutik pasako bagenu, kolorea asko galduko luke. Beraz, kolorea mantentzeko puregailutik pasatzea egokiagoa da.
  • Bakailaoa gezatu ondoren beti ongi lehortu behar da, bestela oso urtsua gera daiteke.
  • Bakailao gezatuetan gatza gehitu aurretik beti probatu, askotan ez bai du gatzik behar izaten.
  • Gaur egun errezeta honi gehigarri edo ongailu desberdinak eransten zaizkio: hirugiharra, gailetak..