Sukaldaritza liburua/Errezetak/Bakailaoa frijitua piper saltsa eta alioli gainerrea
MAHAIKIDEAK: 4
- BAKAILAOA PIPER SALTSAN
OSAGAIAK
aldatu- Bakailao freskoa: Goreneko 125 g.- ko 8 zati.
- Gatza.
- Irina: Bakailaoa estaltzeko
- Ekilore edo oliba olioa: 300 ml.
- Piper saltsa: 800 ml.
- Alioli azkarra: 200 g.
PRESTAKETA
aldatu- Platera batean zabaldu bakailao zatiak, beharko balu ondu, irineztatu.
- Jarri zartagin bat olioarekin sutan.
- Oso bero dugunean frijitu bi aldetatik minutu inguru.
- Platera muntatzeko jarri erdian piper saltsa eta honen gainean bakailao frijitua.
- Koilara batekin zabaldu aliolia gainetik.
- Sartu grill edo labe batera eta gainerre kolorea hartu arte.
AHOLKUAK
aldatu- Kontu izan arraina gehiegi egin gabe.
- Normalean bakailao gezatuari ez zaio gatzik gehitu behar izaten, hori jakiteko, gordinik bakailaoaren erditik zati txiki bat dastatu behar izaten da.