Sukaldaritza liburua/Errezetak/Bakailaoaren brandada

BAKAILAOAREN BRANDADA

OSAGAIAK

aldatu

PRESTATZEN

aldatu
  • Ura duen kazola baxu batean eta su eztian bakailaoari irakinaldi bat eman, sua itzali eta 10 minutuz bertan eduki.
  • Ura kendu eta bakailaoa xaflatu.
  • Bi kazola desberdinetan esnea eta oliba olioa sutan jarri, lehena irakin arte eta bigarrena berotu bitartean.
  • Ontzi batean bakailaoa jarri eta irabiagailuarekin xehatu egingo dugu.
  • Purea eginik eta irabiagailua indar gutxian. Olioa eta esnea gehitzen joango gara, maionesa baten moduan eginez.
  • Brandada ontzi batera bota eta limoi zukua gehitu, dena ondo nahasiz. Gatzarekin ondu, beharko balu.

AHOLKUAK

aldatu
  • Behin ondo hozturik dugunean, ogi txigortuen gainean zabaldurik jango dugu.
  • Gogoratu bakailaoa gezatu ondoren beti ongi lehortu behar dela kozinatu aurretik.