Sukaldaritza liburua/Errezetak/Bakailo piper beteak

BAKAILAO EDO LEGATZ PIPER BETEAK

MAHAIKIDEAK: 4

OSAGAIAK

aldatu
  • Bakailao edo legatz kroketak orea: 500 ml.
  • Ontziratutako pikillo piper osoak: 20 .
  • Irina eta arrautza: Piperrak arrautzeztatzeko.
  • Ekilore olioa edo oliba olioa: Piperrak frijitzeko.
  • Piper saltsa: 400 ml.

PRESTAKETA

aldatu
  • Lehenik bakailao edo legatz bexamela prestatu eta epeltzen utziko dugu.
  • Guztiz hoztu aurretik mahuka batean sartu bexamela, eta bete piperrak. Pausu hau koilara batekin ere burutu dezakegu.
  • Irin eta arrautzetan pasa, eta frijitu zartagin batean.
  • Plateraren azpian jarri saltsa, eta gainean piper frijitu berria.

AHOLKUAK

aldatu
  • Piperrak frijitu ordez, bete ondoren labean olio tanta batekin egin ditzakegu.
  • Kasu honetan bai aldez aurretik saltsan sartu eta bertan berotzeko aukera izango dugu.
  • Piperrak arrautzeztatuta saltsan sartuko bagenitu, azal hori galdu egingo luke.