Sukaldaritza liburua/Errezetak/Barazki lasagna

BARAZKI LASAGNA

MAHAIKIDEAK: 4.

OSAGAIAK

aldatu
  • Lasagna pasta: 12 xafla.
  • Oliba olio birjina: 100 ml
  • Baratxuria: 4 xerratu.
  • Tipula: 2 dadotan edo lerrotan.
  • Azenarioa: 2 dadotan edo lerrotan.
  • Piper berde italiarra: 2 dadotan edo lerrotan.
  • Pipermorro gorria : 1 dadotan edo lerrotan.
  • Belarri perretxikoa: 100 g dadotan edo lerrotan.
  • Gatza.
  • Tomate saltsa: 200 ml.
  • Bexamel saltsa: 800 ml. ( 50g irin eta 50g gurin eta 8ml esnerekin egina )
  • Gazta birrindua: 50 g.
  • Piperbeltza.

PRESTAKETA

aldatu
  • Pasta ur gazituan dagokion denboran egosi (saltzaileak jarritakoa baina minutu bat gutxiago). Ondo hoztu eta zapi lehor baten gainean zabaldu.
  • Zartagin edo kazola zabal batean, olioa jarri baratxuriekin sutan. Gorritzen hasitakoan gehitu tipula, azenarioa, piper berdea eta pipermorroa, eta salteatu su bizian.
  • Barazkiak kolore pittin bat hartzen hasitakoan, gehitu perretxikoak eta amaitu dena batera salteatzen. Ondu gatz eta piperbeltzarekin.
  • Olioz estalitako labeko erretilu batean, lehenik tomate saltsa zabaldu, ondoren 4 lasagna xafla jarri, eta haien gainean barazkia banatu.
  • Beste 4 xaflarekin estali azpikoak eta jarri berriro barazkia, eta estali hirugarren geruzarekin.
  • Azkenik, bexamel saltsa arinarekin estali.
  • Bukatzeko, gazta birrindua gainetik bota eta labean gratinatu.

AHOLKUAK

aldatu
  • Kaneloi eta lasagna pastak kazola zabalean egosi behar dira.
  • Egostera pasta botatzen dugunean, ongi zabaldu eta minutu batez nahastu, elkarri itsas ez daitezen.
  • Pasta egosteko denborak desberdinak izaten dira; zenbat eta lehorragoa, orduan eta denbora gehiago beharko du. Beraz, beti saltzaileak idatzitako denbora baina minutu bat gutxiago egosi. Pasta freskoak 3 minutu behar izaten ditu.