Sukaldaritza liburua/Errezetak/Barazki menestra
BARAZKI MENESTRA
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
aldatu- Leka egosia: 300 g., lerro zabaletan zatituak, 15 minutuz ingeles-erara egosiak.
- Azalore egosia: 1/2, sailetan 15 minutuz ingeles-erara egosiak.
- Azenario egosia: 3, osoak eta zurituak ingeles-erara egosi ondoren dadotan moztuak.
- Zerba egosia, hostoak: Sorta 1, lerro zabaletan moztuak eta ingeles-erara egosiak.
- Zerba egosia, zurtoinak: Sorta erdia 5 cm-ko karratutan eta beste erdia lerro zabaletan 15 minutuz ingeles-eran egosiak.
- Orburu egosiak : 8 ale 18 minutuan ingeles-erara egosiak, eta erdibituak.
- Ilar egosia: 200 g. 12 minutuz ingeles eran egosiak.
- Oliba olio birjina: 150 ml,
- Baratxuria: 5 xerratu.
- Urdai gazia: 80 g. karratutan.
- Leka salda: 100 ml.
- Arrautza egosia :4.
- Irina eta arrautzak: Arrautzaztatzeko.
- Ekilore olioa: Barazkiak frijitzeko.
- Zainzuri puntak: 8 .
PRESTAKETA
aldatu- Barazki guztiak banan bana gatz-uretan puntuan egosi eta hoztu.
- Orburuen erdiak eta zerben 5 cm.-ko zurtoin zatiak izan ezik, beste barazkiak, banatu kontu handiarekin kazola zabal batean.
- Zartagin batean olioa baratxuri xerratuekin sutan jarri, baratxuriak kolorea hartzen hasitakoan, urdai gazia gehitu. Olio erre hau barazkien gainera bota. Lekaren salda ere gainetik gehitu.
- Barazkiak berotzen eduki, kontu handiarekin eragin, barazkia puska ez dadin. Gatzarekin ondu.
- Gorderik ditugun orburu eta zerba zurtoinak arrautzaztatu eta frijitu.
- Arrautzak egosi 12 minutuz gatz-uretan, hoztu, zuritu eta 4 zatitan moztu.
- Zainzuri puntak orburuak, zerbak eta arrautza egosiak beste barazkien gainean lagungarri moduan jarriko ditugu.
AHOLKUAK
aldatu- Menestra egiteko beste barazki mota ugari erabil genitzake.