Sukaldaritza liburua/Errezetak/Barazki moussaka
BARAZKI MOUSSAKA
MAHAIKIDEAK: 4.
OSAGAIAK
aldatu- Alberjinia: 2 luzeran xerra finetan.
- Oliba olio birjina: 70 ml.
- Baratxuria: 1 xerratu.
- Barrengorria: 8 xerratu.
- Azenarioa: 2 dadotan.
- Tipula: 1 dadotan.Fruta konpota
- Pipermorro gorria: 1/2 dadotan.
- Pipermorro berdea: 1/2 dadotan.
- Kuiatxoa: 1/2 dadotan.
- Ardo txuria: 50 ml.
- Tomate saltsa: 300 ml.
- Soja saltsa: 25 ml.
- Perrexila: Sorta txiki bat xehatu.
- Jengibre: Pitin bat birrindua.
- Gatza.
- Piperbeltza.
- Arrautza: 3.
- Gurina: Moldea estaltzeko.
- Gazta birrindua: 100 g. estaltzeko.
PRESTAKETA
aldatu- Alberjinia labana zorrotz edo xerretan mozteko gailu batekin xafla luzeetan moztu.
- Erretilu batean zabaldu eta gatza eman ondoren, minutu batzuetan utzi ura aska dezaten.
- Zartagin batean, su erdian eta olio tanta batekin alberjinia xerrak kozinatu , minutu bat alde bakoitzetik . Gorde.
- Beste kazola batean jarri baratxuriak sutan, gorritzen hasitakoan, gehitu barrengorriak.
- Utzi minutu bat kolore pitin bat har dezaten eta gehitu, tipula, azenarioa, piper berdea, eta gorria. Su ertainean erregosi.
- Erdi eginik ditugunean, kuiatxoa eta gelditu zaizkigun alberjinia puntak gehitu eta utzi sueztitzen gorritu bitarte; perrexila eta jengibre birrindua gehitu eta ondu.
- Sutatik kanpo nahasi arrautza irabiatuarekin. Gorde.
- Budina egiteko molde bat gurinez estali lehenik, eta ondoren berenjena xerrak moldearen erditik alboetara zabaldu molde osoa estali arte.
- Koilara baten laguntzaz, barazkiak barruan zabaldu eta libre dauden berenjena puntekin tapatu.
- Sartu labera 180ºC-tan 20 minutuz. Labetik atera ondoren utzi epeltzen.
- Moldetik atera eta labana oso zorrotz baten laguntzaz anoetan moztu.
- Moussaka errazioak, olioz margotutako erretilu batean gazta birrindu pitin batekin gainerre.
- Beste aldetik, zartagin batean jarri tomate saltsa, soja saltsarekin, berotu ondoren plater azpian zabaldu, gainean labetik ateratako errazio zatia jarri,
AHOLKUAK
aldatu- Gurean moussaka ezagunena haragi xehatuarekin betea eta bexamelarekin estaltzen dena izaten da.