Sukaldaritza liburua/Errezetak/Barazki risottoa


BARAZKI RISOTTOA

Arroz risottoa

MAHAIKIDEAK: 4

OSAGAIAK

aldatu

PRESTAKETA

aldatu
  • Kazola zabal batean 2/3 oliba olioa baratxuriarekin sutan jarriko dugu. Baratxuria gorritzen hasitakoan gehitu tipulina, azenarioa, piper gorria eta piper berdea.
  • Sueztitu eta kolore pitin bat hartzen hasitakoan gehitu kuiatxoa.
  • Utzi minutu pare bat su ertainean hau ere kozinatzen.
  • Hasi poliki poliki salda beroa gehitzen, koilara batekin arroza mugituz.
  • Salda guztia gehitu, tarteka koilararekin eraginez.
  • 16 minutu irakin, eta sutatik atera.
  • Sutatik kanpo, perrexila, olioaren beste 1/3 eta gazta gehitu. Azken aldiz nahastuko dugu jan aurretik.

AHOLKUAK

aldatu
  • Ohikoa da gaztarekin batera esne gain harrotu pittin bat gehitzea amaieran.
  • Risottoa egiteko arrozari tarteka eragin behar zaio, baina ez uneoro.
  • Gogoratu arroza saldarekin gazitu behar dela.
  • Ilar saltsa plater honen hornigai bikaina izan daiteke.