Sukaldaritza liburua/Errezetak/Barazki salteatua
BARAZKI SALTEATUAK
OSAGAIAK
aldatu- Baratxuria: 3 xerratu.
- Oliba olio birjina: 100 m.
- Lekak: 100 g., lerrotan edo dadotan.
- Aza: 100 g., lerrotan edo dadotan.
- Tipula:100 g., lerrotan edo dadotan.
- Piper gorria: 100 g., lerrotan edo dadotan.
- Piper berdea: 100 g., lerrotan edo dadotan.
- Kuiatxoa: 100 g., lerrotan edo dadotan.
- Gatza.
- Piperbeltza.
PRESTAKETA
aldatu- Kazola batean jarri olioa baratxuriarekin sutan.
- Kolorea hartzen hasitakoan gehitu lekak, aza, tipula, piper gorria eta piper berdea.
- Salteatu su bizian.
- Kolorea hartzen hasitakoan, gehitu kuiatxoa.
- Eduki beste minutu batzuetan kolore denek kolore gorrixka hartu arte.
- Ondu, gatz eta piperrautsarekin.
AHOLKUAK
aldatu- Hornigai moduan erabil dezakegu.
- Pasta eta arroz egosiarekin salteatzeko ere egokia da.