Sukaldaritza liburua/Errezetak/Barrengorriak saltsan

BARRENGORRIAK SALTSAN

Barrengorriak saltsan

MAHAIKIDEAK: 4.

OSAGAIAK

aldatu
  • Barrengorria: 600 g.
  • Oliba olio birjina: 50 ml.
  • Baratxuria: 2 xerratu.
  • Tipula : 1 dadotan.
  • Azenarioa: 1 dadotan.
  • Pipermin lehorra: Xerra 1.
  • Ardo zuria: 50 ml.
  • Salda zuria edo ura. 1 l.
  • Arto irin findua: 25 g.
  • Gatza.
  • Perrexila: Sorta txiki bat xehatu.

PRESTAKETA

aldatu
  • Barrengorriak garbitu ( hondarra kendu zapi heze batekin ) eta puntazorrotzarekin bakoitza 4 edo 6 zatitan moztu. Irudikoa bezala egin nahiko bagenu osoa utzi.
  • Kazola bat su ertainean olioa eta baratxuriarekin jarri, kolorea hartzen hasitakoan tipula, azenarioa eta pipermina gehitu.
  • Hauek ere, gorritzen hasitakoan ardo zuriarekin busti , hau murriztutakoan berriz saldarekin.
  • Utzi 15 minutuz irakiten.
  • Irabiagailutik eta iragazki txinotik pasa eta berriro irakiten jarri.
  • Ur hotzetan disolbatutako arto irin finduarekin saltsari dentsitate arin bat eman.
  • Barrengorriak olio pittin batekin, su bizian salteatu.
  • Aurrez prestatu dugun saltsa nahastu, perrexila gehitu eta elkarrekin 10 minutuz su motelean irakin ondu aurretik.

AHOLKUAK

aldatu
  • Labana batekin lehenik, eta zapi busti batekin ondoren, garbitzen dira barrengorriak.