Sukaldaritza liburua/Errezetak/Basa arroza, arroz zuriarekin
BASA ARROZA ARROZ ZURIAREKIN
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
aldatu- Basa arroz egosia: 200 g.
- Arroz zuria: 200 g.
- Oliba olio birjina: 100 ml.
- Gatza.
PRESTAKETA
aldatu- Lehenik, basa arroza bere pisua baino 5 aldiz ur gatzatu gehiago duen kazola batean, 40 bat minutuz ( espres ontzian 12 mintutu )egosi. Urarekin hoztu, iragazi eta xukatu pitin bat.
- Berdina egin arroz zuriarekin. Kasu honetan, 15-20 minutu inguru, arrozaren arabera. Urarekin hoztu, iragazi eta xukatu.
- Pertz batean elkartu bi arrozak eta gehitu oliba olio birjina eta gatza.
- Nahastu bi koilararekin kontu handiz.
AHOLKUAK
aldatu- Jeneralean, hornigai moduan erabiltzen den arroza dugu, baina beste osagai desberdinekin nahastuta ere erabiltzen da.