Sukaldaritza liburua/Errezetak/Behi muturra betiko eran
MUTTURRAK BETIKO ERAN
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
aldatuMuturrak egosteko
- Behiki muturra: 1000 g.
- Tipula: 1 zuritua eta erdibitua.
- Porrua: 1 garbia.
- Azenarioa: 1 garbia.
- Perrexila: Sorta txiki bat ongi garbitua.
Saltsa prestatzeko
- Piper txorizeroa: 2.
- Oliba olioa: 100 ml.
- Tipula: 1 lerrotan.
- Tomate birrindua: 100 ml.
- Mutur salda . 200 ml.
- Salda zuria: 200 ml.
- Gatza.
PRESTAKETA
aldatuMuturrak egosteko
- Muturrak uretan ondo garbitu eta 5 minutu zuritu.
- Barazkiak garbitu eta tipularekin izan ezik besteekin barazki-sorta osatu.
- Kazola normal edo presio eltze batean barazki-sorta, tipula eta gatz-ur hotzarekin egosten jarri. Muturrak ongi biguntzeko denbora dezente behar izaten dute, kazola normalean 2 ordutik gora. Espres ontzian 30 minutu gutxienez, denbora hau pasa ondoren ikusi gehiago behar duen.
- Muturrak egosita ditugunean uretatik atera eta hozten utzi. Barazkiak eta salda gorde.
- Moztu muturrak zati txikietan eta barazkia dado handitan.
Saltsa prestatzeko
- Bezperatik piper txorizeroa txorten eta hazirik gabe ur epeletan beratzen jarri edo momentuan 5 minutu egosi. Puntazorrotz labainarekin mamia arraskatuz kendu, xehatu eta gorde.
- Kazola batean tipula olioarekin sueztitzen jarri.
- Gorriturik dituenean, egosteko erabili dugun barazkia gehitu eta hauek ere erregosi, tomate birrindua gehitu eta 10 minutuz kozinatua.
- Saldak gehitu eta 30 minutuz su baxuan egosi.
- Puregailutik lehenik eta txinotik pasa ondoren, irakin eta puntuan jarri.
Amaitzeko
- Elkartu saltsa eta mutur haragia eta egosi elkarrekin, muturrak ongi bigundu bitarte.
- Behin muturrak ongi bigundu eta saltsa guk nahi dugun dentsitatea lortu duenean ondu.
AHOLKUAK
aldatu- Gaur egun muturrak oso garbi saltzen dituzte eta uretan garbitzea nahiko izaten da.
- Muturrak, egosi eta zatituta ere saltzen dira, horrela erosiko bagenitu, plater hau prestatzea askoz errazago litzateke.