Sukaldaritza liburua/Errezetak/Belarri landu perretxiko nahaskia

BELARRI LANDU PERRETXIKO NAHASKIA

Perretxiku nahaskia


OSAGAIAK

aldatu

PRESTAKETA

aldatu
  • Belarri landuak trapu busti batekin errepasatu, eta labanarekin moztu.
  • Zartagin batean olioa tipularekin su motelean jarri.
  • Tipula erdi eginik dugunean, baratxuria gehitu, eta pittin bat erregosi.
  • Jarraian, perretxikoak gehitu eta 5 minutuz kozinatu su ertainean; amaieran, perrexila nahasi eta ondu.
  • Arrautzak kraskatu eta katilu batean jarri gatzarekin.
  • Amaitzeko, jarri zartagin bat su bizian, eta gehitu perretxikoak; gorritzen hasitakoan, irabiatu gabeko arrautzak eta gatza bertaratu.
  • Utzi segundo batzuetan, zuringoa egin arte.
  • Itzali sua eta espatula batekin puskatu arrautzak, eta nahasi dena, lehortu aurretik.
  • Azken pauso hau azkar egin behar da, eta puntuan dugunean, erretilu edo plater batera ahalik eta azkarren atera.

AHOLKUAK

aldatu
  • Errezeta hau edozein perretxiko mota jangarrirekin egin dezakegu, eta haien nahasketekin ere bai.
  • Perretxikoak kontu handiarekin garbitu behar dira ur gehiegi xurga ez dezaten.
  • Kasu honetan nahaskia su altuan eta azkar egiten da; su baxuan eta denbora luzez egiten duenik ere bada.