Sukaldaritza liburua/Errezetak/Bizkaitar saltsa

BIZKAITAR SALTSA

MAHAIKIDEAK: 4

Bizkaitar saltsa

OSAGAIAK

aldatu
  • Oliba olio birjina: 75 ml.
  • Baratxuria: 2 xerratu.
  • Pipermin lehorra: Xerra 1.
  • Tipula gorria: 1 kg. lerrotan.
  • Piper txorizeroa: 12 beratu eta mami xehatu.
  • Tomatea natural birrindua: 100 ml.
  • Ogi txigortua: 2 xerra.
  • Salda zuria: 200 ml.
  • Gatza.

PRESTAKETA

aldatu
  • Bezperatik piper txorizeroa txorten eta hazirik gabe ur epeletan beratzen jarri edo 5 minutuz egosi. Muturzorrotzarekin mamia karrakatuz kendu, xehatu eta gorde.
  • Kazola zabal batean olioa baratxuri eta piperminarekin jarri su eztian. Baratxuria kolorea hartzen hasitakoan, pipermina kendu eta tipula gehitu, sua gutxitu eta kozinatu barazkia.
  • Tipula konfitaturik dugunean, piper txorizeroaren mamia, tomate birrindua, ogi txigortua eta salda gehitu eta 30 minutuz dena batera hau ere su baxuan, kozinatzen eduki.
  • Irabiagailua edo puregailua lehenik , eta iragazki txinotik pasa ondoren.

AHOLKUAK

aldatu
  • Prestaketa ugaritan erabili dezakegu saltsa hau. Bakailaoa, barraskiloak, tripakiak, txerri hankak.....
  • Saltsa irabiagailutik pasako bagenu, kolorea asko galduko luke. Beraz, kolorea mantentzeko puregailutik pasatzea egokiagoa da.
  • Gaur egun errezeta honi ongailu desberdinak eransten zaizkio: hirugiharra, gailetak..