Sukaldaritza liburua/Errezetak/Brokoli krema
BROKOLI KREMA
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
aldatu- Oliba olio birjina: 100 ml.
- Baratxuria: 2 xerratu.
- Tipula: 1 dadotan.
- Patata: 1 dadotan.
- Brokolia: 1/2 sail txikietan.
- Barazki salda, salda zuria edo ura: Estaltzeko.
- Gatza.
PRESTAKETA
aldatu- Jarri kazola batean olioa baratxuriarekin sutan.
- Gorritzen hasitakoan, gehitu tipula.
- Honek ere kolorea hartutakoan patatak bota eta busti saldarekin.
- Utzi 15 minutuz irakiten.
- Gehitu brokoliak eta utzi beste 10 minutuz egosten.
- Pasa irabiagailutik krema oso fin bat lortu arte; beharrezkoa balitz, txinotik pasako genuke.
- Zuzendu saldarekin, beharko balu.
- Irakinaldi bat eman eta ondu.
- Nahi izatera zartagin batean eta olio beroarekin ogi mami zatiak frijitu. Horiek kremaren gainean jarri.
AHOLKUAK
aldatu- Behin hoztu ondoren, Maria bainuan edo mikrouhinean berotu.
- Esne gain zurrusta txiki bat bukaeran gehitzea aukera bat da.