Sukaldaritza liburua/Errezetak/Buia maionesarekin

BUIA MAIONESAREKIN

MAHAIKIDEAK: 2

OSAGAIAK

aldatu

PRESTAKETAK

aldatu
  • Egosi buia ur hotzetatik abiatuta, itsasoko uretan ( bestela 45g gatz litro ureko ) 10 minutuz ( irakinaldiaren debora). Hozten utzi, tripaz gora.
  • Kendu buiari, hankak eta pintzak. Ireki tripa aldetik, kendu brankiak eta banandu mamia. Kontu eta pazientzia handiarekin banandu behar da baita hanka eta pintzako mamia ere.
  • Garrantzitsua da haragia ongi papurtzea eta errepasatzea, oskol zati guztiak erretiratu direla ziurtatu arte.
  • Buruaren oskola berriz, uretan garbitu, lehortu eta gorde.
  • Jarri haragi papurtua katilu batean, eta gehitu maionesa pitin bat, pasatu gabe.
  • Ur hotzetan edukitako tipulina xehatu, eta hori ere gehitu.
  • Nahasi dena eta gatzarekin ondu.
  • Ogi xerra txigortuen gainean zabaldu.

AHOLKUAK

aldatu
  • Kontu izan maionesarekin, gehiegi gehitu gabe, itsaski zaporea jan egingo baitio.
  • Buiarekin bezala, txangurroarekin ere presta dezakegu errezeta hau.