Sukaldaritza liburua/Errezetak/Denetariko pizza2

DENETARIKO PIZZA 2

MAHAIKIDEAK: 4

OSAGAIAK

aldatu

Pizza orea egiteko

  • Irin erdiko irin zuria, integrala edo semola 250 g.
  • Gatza: 2 g.
  • Ur epela: 125 ml.
  • Oliba olio birjina: Koilarakada 1.
  • Legamia: Okin legamia freskoa, lehorra edo kimikoa: 10 g.-3 g.-5 g.
  • Luzatzeko irina: 15 g.

Pizza estaltzeko

  • Tomate saltsa: 100 ml.
  • Gatza.
  • Hirugiharra: 100 g.
  • Olibak: 12 xerratu.
  • Antxoak: 8 zatitu.
  • Barrengorriak: 100 g. xerratu, salteatu edo gordina.
  • Arto gozoa: 50 g.
  • Tipula: 50 g. lerrotan salteatu edo gordina.
  • Mozzarella gazta birrindua: 150 g.
  • Oreganoa.

PRESTAKETA

aldatu
  • Okin legamia ur epeletan eskuekin nahastu,; kimikoa balitz, zuzenean irinari gehitu.
  • Mahai batean edo pertza batean ( sukaldea gutxiago zikintzeko) irina eta gatzarekin sumendi bat egin, ura poliki-poliki gehitzen joan, eskuekin nahasten dugun bitartean.
  • Ur dena gehitutakoan ongi nahastu eta 10 minutuz landu, orea puskatuz, eskuetan itsasten ez den arte.
  • Trapu busti batekin estali eta pausatu 15 minutu.
  • Arrabola batekin edo eskuekin eta irin pittin baten laguntzaz orea zabalduko dugu. Aukeratu dugun pizza moldea estaliz.
  • Tomatea orearen gainean zabaldu koilara baten laguntzaz eta gatz pittin bat bota.
  • Segidan hirugiharra, antxoak, barrengorriak, arto gozoa, tipula, oreganoa, antxoaren olio pittin bat eta mozzarella gazta zabaldu.
  • Labean sartu 210ºC-tan 8-10 minutu.

AHOLKUAK

aldatu
  • Pizza estaltzeko osagaiak alda daitezke.
  • Barazkiak, nahi izanez gero, salteatua edo gordinik jar daitezke.