Sukaldaritza liburua/Errezetak/Entsalada berdea
ENTSALADA BERDEA
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
aldatu- Oliba olio birjina: 100 ml.
- Ardo edo sagardo ozpina: 25 ml.
- Gatza.
- Letxuga edo uraza berdea: Garbitua lehortua eta zatitua 4 eskukada eder.
- Tipulina: 1 lerrotan.
PRESTAKETAK
aldatu- Nahasi katilu batean olioa, ozpina eta gatza.
- Pertz batean jarri letxuga eta tipulina.
- Busti ozpin-olioarekin eta esku garbien laguntzaz, blaitu ongi.
- Erretiratu zerbitzatuko dugun erretilura, soberako ozpin-olioa pertzean utziz.
AHOLKUAK
aldatu- Gordinik jan behar diren letxugak aldez aurretik ongi desinfektatu, garbitu eta lehortu behar izaten dira. Desinfektatzeko lixiba bereziak likidoan edo pastillan saltzen dira. Horretarako saltzaileak adierazitako ur kantitatean dagozkion tantak edo pastillak bota ondoren, letxugak bertan murgiltzen dira. Dagokion denbora pasa ondoren, urberritzen dira eta azkenik lehortu.
- Entsalada hauek ontzeko ozpin-olioa, saltsa arrosa, jogurt saltsa, esne-gain garratza edo beste edozein saltsa erabil dezakegu.
- Gogoratu azken momentuan ondu behar dela.