Sukaldaritza liburua/Errezetak/Eskalibada
ESKALIBADA
MAHAIKIDEAK: 4.
OSAGAIAK
aldatu- Pipermorro gorria: 2.
- Alberjinia: 2.
- Tipula: 2 zuritu.
- Oliba olio birjina: 50 ml.
- Gatza.
- Ardo zuria: 50 ml.
- Ura: 150 ml.
- Baratxuria: 3 xehatu.
PRESTAKETA
aldatu- Piztu labea 160ºC-tan.
- Barazkiak ondo garbitu, olioarekin busti eta gazitu ondoren zabaldu labeko erretilu batean.
- Erretiluan jarri ura eta ardo zuria.
- Sartu labera eta erre 30 minutuz. 15 minutu alde bakoitzetik.
- Labetik atera orduko, estalki bat jarri eta utzi epeltzen.
- Barazkia epelduta, piperrari kendu txortena, haziak eta zuritu, ondoren lerrotan moztu.
- Alberjiniari kendu txortena eta zuritu ondoren hau ere lerrotan moztu.
- Tipula lerrotan moztu.
- Elkartu hiru osagaiak eta baratxuria, oliba olioa eta gatzarekin ondu.
AHOLKUAK
aldatu- Sarrerako plater gisa edo hornigai moduan jar genezake.