Sukaldaritza liburua/Errezetak/Eskarola entsalada
ESKAROLA, SAGAR ETA ERREFAUTXO ENTSALADA
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
aldatu- Eskarola: 3 eskukada, garbitu, desinfektatu lehortu eta zatitu.
- Sagarra: 1, zuritu, bihotzik gabe erdibitua eta ilargi erdian.
- Errefautxoa: 16 , ilargi erdi xerra finetan.
- Oliba olio birjina: 75 g.
- Laranja zukua: Zurrusta motza 1.
- Jerez ozpina: Zurrusta motz 1.
- Gatza.
- Sesamo: 50 g. txigortua.
PRESTAKETAK
aldatu- Katilu batean nahasi olioa, laranja zukua, ozpina eta gatza.
- Pertz batean nahastu eskarola, sagarra eta errefautxoa ozpin-olioarekin.
- Blaitu ongi eta plater batean jarri esku garbiekin, soberako ozpin-olioa bertan utziz.
- Amaitu sesamo hazi txigortuak gainetik banatuz.
AHOLKUAK
aldatu- Gordinik jan behar diren letxugak aldez aurretik ongi desinfektatu, garbitu eta lehortu behar izaten dira. Desinfektatzeko lixiba bereziak likidoan edo pastillan saltzen dira. Horretarako saltzaileak adierazitako ur kantitatean dagozkion tantak edo pastillak bota ondoren, letxugak bertan murgiltzen dira. Dagokion denbora pasa ondoren, urberritzen dira eta azkenik lehortu.
- Entsalada hauek ontzeko ozpin-olioa, saltsa arrosa, jogurt saltsa, esne-gain garratza edo beste edozein saltsa erabil dezakegu.
- Gogoratu azken momentuan ondu behar dela.