Sukaldaritza liburua/Errezetak/Flamenka eran eginiko arrautzak
FLAMENKA ERAN EGINIKO ARRAUTZAK
MAHAIKIDEAK: 4.
OSAGAIAK
aldatu- Tomate saltsa: 500 ml.
- Txorizo freskoa: 8 zati lodi.
- Urdai gazia: 4 xerra.
- Ilar egosiak: 100 g.
- Patata frijituak: 150 g.
- Arrautzak: 4.
PRESTAKETA
aldatu- Anoa bateko lurrezko 4 kazola hartu.
- Azpian tomate saltsa banatu.
- Jarraian txorizo eta urdaia zartagin batean salteatu eta lurrezko kazolaren alboetan banatu.
- Ilarrak beste aldean eta patatekin kazola estali.
- Kraskatu arrautza erdian.
- Su baxuan eta estalki batekin minutu batzuetan egin zuringoa mamitu bitartean.
- Beste aukera labean egitea izango da. Beti ere zuringoa egin eta gorringoa mamitu gabe.
AHOLKUAK
aldatu- Ogi txigortuarekin aurkezten da.
- Kazola barruan izan ditzakeen osagaiak, errezetaren arabera desberdinak izan daitezke, baina arrautza, tomatea eta ilarra beti azaltzen dira.