Sukaldaritza liburua/Errezetak/Fruta moussea
FRUTA MOUSSEA
MAHAIKIDEAK: 4 lagunentzat.
OSAGAIAK
aldatu- Gelatina orria: 15 g.
- Fruta purea: 450 g.
- Azukrea: 50 g.
- Limoi zukua: 1.
- Merenge Italiarra: 100 g.
- Esne-gaina: 250 g. erdi harrotua.
PRESTAKETA
aldatu- Gelatina orriak ur hotzetan beratzen eduki 5 minutu.
- Purea epeldu eta azukrea bertan disolbatu.
- Gehitu limoi zukua eta dena ongi nahastu.
- 30ºC-tara iritsitakoan, merengea nahastu lehenik, eta esne-gain erdi harrotua ondoren.
- Ontzietan jarri edo moldeetan zabaldu eta hozten utzi.
AHOLKUAK
aldatu- Osagai desberdinak nahasteko garaian, inoiz ez irabiatu, kontu handiarekin nahastu bakarrik.
- Esne-gaina nahasteko garaian, gainerako osagaiak ezin dira inoiz beroak egon; bestela, esne-gaina jaitsi egingo zaigu.
- Gelatinari eman nahi diogun gogortasunaren arabera, gelatina gehiago edo gutxiago erabiliko dugu.
- Gelatina horri beste estalki bat jarri nahi izanez gero, lehenengo hoztu egin behar.