Sukaldaritza liburua/Errezetak/Ganbak plantxan edo zartaginean
GANBAK PLANTXAN EDO ZARTAGINEAN
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
aldatu- Ganbak: 1 kg.
- Gatza.
- Oliba olio birjina: 50 ml.
PRESTAKETAK
aldatu- Ganbak ongi garbitu eta lehortu.
- Erretilu batean jarri.
- Piztu plantxa edo zartagina.
- Hau oso bero dagoenean jarri ganbak bata bestearekin atzetik ilaran.
- Gehitu momentu horretan gatza eta olio ari bat gainetik. Utzi minutu erdi bat kolorea hartu arte.
- Buelta eman eta beste beste minutu erdi bat utzi kolorea hartu arte.
- Erretiratu eta jateko prest izango dira.
AHOLKUAK
aldatu- Kontu izan ganbak azkar egiten dira eta gehienetan lehortu egiten bai ditugu.
- Limoi, maionesa edo bestelako ozpin-olioekin zerbitzatu daitezke.