Sukaldaritza liburua/Errezetak/Gazta tarta mugurdi mermeladarekin

GAZTA TARTA MUGURDI MARMELADAREKIN 

MAHAIKIDEAK: 8.

OSAGAIAK

aldatu

Gaileta egiteko

  • Irin ahula: 250 g. bahetu.
  • Gurina: 150 g. pomada puntuan.
  • Azukrea: 50 g.
  • Arrautza: 1.
  • Gatz fina: Pitin bat.

Tartaren betegaia

  • Gazta krema: 400 g.
  • Esne gaina: 400 ml.
  • Azukrea: 100 g.
  • Gelatina: 15 g.

Tarta amaitzeko

PRESTAKETA

aldatu

Gaileta egiteko

  • Irinarekin sumendi bat egin mahai batean edo katilu batean: erdian gurina, azukrea, gatza eta arrautza jarriko ditugu.
  • Poliki dena nahastuz joango gara, bola bat osatuz.
  • Katilu  batean jarri: trapu heze batekin estali eta bi orduz gutxienez eduki behar da hozkailuan erabili aurretik.

Tartaren betegaia

  • Pertz batean gazta krema, azukrea eta 2/3 esne gaina hagatxoarekin nahastu.
  • Gelatina orriak ur hotzetan beratzen jarri.
  • Erabili ez dugun esne gaina epeldu eta bertan urtu gelatina orriak.
  • Nahastu gazta krema eta esne gain epela.
  • Ongi irabiatu eta utzi epeltzen.
  • Krema hau ez da guztiz hozten utzi behar, bestela gogortu egingo da.

Tarta amaitzeko

  • Labea 160Cº-tan piztu. Tarta moldea gurinez eta irinez estali.
  • Arrabolaren  laguntzaz, gaileta orea zabaldu eta tartaren moldea  estali.
  • Aluminio paperarekin estali eta gainean etxean eduki ditzakegun garbantzu edo babarrun zahar batzuk jarri, pastel osoa ongi estaliz.
  • Sartu labera eta egosi oinarria 15-20  minutuz.
  • Labetik atera eta kendu aluminio papera eta lekaleak.
  • Jarraian, krema  moldearen azpialdean zabaldu eta utzi ongi hozten.
  • Behin hoztuta, mugurdi marmelada zabaldu gainetik eta moldetik erretiratu.

AHOLKUAK

aldatu
  • Gazta krema ez da komeni oso likido jartzea gailetaren oinarrian, bestela hau azkar bigunduko da.
  • Edozein marmelada jar daiteke gainean; hori egin ezean, gazta krema azkar lehortuko da.