Sukaldaritza liburua/Errezetak/Haragi betegaia

HARAGI BETEGAIA

MAHAIKIDEAK: 4

OSAGAIAK

aldatu
  • Oliba olio birjina: 100ml.
  • Tipula: 1 xehatu.
  • Piper berdea: 1 xehatu.
  • Baratxuria: 2 xehatu.
  • Hegaluze edo arrai egosia: 500g.
  • Tomate saltsa lodia: 200 ml.
  • Arrautza egosia : 1 dado txikitan.
  • Gatz.

PRESTAKETA

aldatu
  • Kazola zabal batean olioa, tipula eta piper berdearekin su ertainean jarri.
  • Barazkia sueztitu eta erdi eginik dugunean gehitu baratxuria, utzi elkarrekin goxatzen.
  • Soberako olioa iragazi eta kendu.
  • Gehitu tomatea eta elkarrekin kozinatu ongi lehortu arte.
  • Hegalaburra edo arraina ( kontserbakoa bada, zuzenean erabili ) egosi minutu bat lurrunetan eta eskuekin birrindu.
  • Pertz batean elkartu, barazkia tomatearekin, arrai birrindua, eta arrautza egosia.
  • Gatzarekin ondu eta nahastu kontu handiz.

AHOLKUAK

aldatu
  • Enpanada, enpanadillen, lasagna, kaneloi, ravioli ..... betegai moduan erabiltzen da.