Sukaldaritza liburua/Errezetak/Haragi bolak barazki saltsan

HARAGI BOLAK BARAZKI SALTSAN

Haragi bolak barazki saltsan

MAHAIKIDEAK: 4

OSAGAIAK

aldatu

Bolak egiteko

  • Tipula:1 xehatu.
  • Oliba olio birjina: 50 ml.
  • Behiki haragi xehatua: 500 g.
  • Txerriki haragi xehatua: 500 g.
  • Baratxuria: 3 xehatu.
  • Ogi mamia esnetan bustia: 2 xerra.
  • Arrautza: 2.
  • Perrexila: Sorta txiki bat xehatu.
  • Gatza.
  • Irina: Haragi bolak estaltzeko.
  • Ekilore olioa: 300 ml.

Saltsa egiteko

  • Oliba olio birjina: 50 ml.
  • Tipula: 1 dadotan.
  • Porrua: 1 dadotan.
  • Azenarioa: 1 dadotan.
  • Ardo zuria: 100 ml.
  • Tomate birrindua: 100 ml.
  • Ura edo salda zuria : 800 ml.
  • Gatza.

PRESTAKETA

aldatu

Bolak egiteko

  • Zartagin batean tipula olioarekin su motelean kozinatzen jarri, eginik dugunean gorde.
  • Beste pertz edo katilu handi batean, haragia, arrautzak, ogi mamia, perrexila, baratxuria, eta gatza jarri, horri lehen gordetako tipula gehitu eta dena ongi nahasiko dugu.
  • Haragi bolak nahi baditugu, forma eman eta irinetik pasa ondoren, oliotan frijitu.
  • Hanburgesak nahi baditugu, forma eman eta plantxan edo zartaginean egin.

Saltsa egiteko

  • Kazola batean olioa, tipula, porrua eta azenarioa sutan jarri.
  • Gorritzen hasitakoan, ardo zuria gehitu, hori murrizten denean tomate saltsa, kozinatu 5 minutuz eta jarraian gehitu salda edo ura.
  • Irakiten dena batera 15 minutuz.
  • Pasa irabiagailutik eta txinotik.
  • Saltsa hori berriro sutan jarri eta sartu barrura haragi bolak irakiten 5 minutuz eduki eta jarri puntuan.

AHOLKUAK

aldatu
  • Haragi bolak tomate saltsa edo gisatutako edozein saltsarekin aurkez daitezke