Sukaldaritza liburua/Errezetak/Haragi bolak tomate saltsan
HARAGI BOLAK TOMATE SALTSAN
MAHAIKIDEAK: 6
OSAGAIAK
aldatu- Tipula: 1 xehatu.
- Oliba olio birjina: 50 ml.
- Behiki haragi xehatu: 500 g.
- Txerriki haragi xehatu: 500 g.
- Baratxuria: 3 xehatu.
- Ogi mamia esnetan bustia: 2 xerra.
- Arrautza: 2.
- Perrexila: Sorta txiki bat xehatu.
- Gatza.
- Irina: Haragi bolak estaltzeko.
- Ekilore olioa: 300 g.
- Tomate saltsa arina: 750 ml.
PRESTAKETA
aldatu- Zartagin batean tipula olioarekin su motelean kozinatzen jarri, eginik dugunean gorde.
- Beste pertz edo katilu handi batean, haragia, arrautzak, ogi mamia, perrexila, baratxuria, eta gatza jarri, horri lehen gordetako tipula gehitu eta dena ongi nahasi, gatzarekin ondu.
- Eskuekin bola forma eman eta irinetik pasa ondoren, olio berotan frijitualdi bat eman eta erretilu batera erretiratu.
- Kazola zabal batean jarri tomate saltsa haragi bolekin.
- Irakin su baxuan elkarrekin haragi bolak barrutik ongi egin arte eta ondu.
AHOLKUAK
aldatu- Haragi bolak tomate saltsa edo gisatutako edozein saltsarekin aurkez daitezke.