Sukaldaritza liburua/Errezetak/Haragi enpanadilla
HARAGI ENPANADILLA
OSAGAIAK
aldatuOrea egiteko osagaiak
- Indar erdiko irin zuria: 300 g.
- Gurina: 100 g.
- Ura: 260 g.
- Gatza: Pitin bat.
Betegaia egiteko osagaiak
- Oliba olio birjina: 50 m.
- Tipula: 1 xehatu.
- Piper berde italiarra: Erdia xehatu.
- Haragi birrindua: 100 g.
- Tomate saltsa: 50 ml.
- Arrautza egosia: 1.
- Gatza.
PRESTAKETA
aldatu- Kazola batean gurina eta ura sutan jarri.
- Urturik dugunean epeltzen utzi eta gehitu irina eta gatza.
- Nahasi espatula batekin ongi bateratu bitartean utzi zapi busti batekin bere horretan 15 minutu.
- Zartagin batean jarri olioa, tipula eta piper berdea sutan, gorritzen hasitakoan gehitu haragi birrindua eta sardexka batekin zapaltzen dugun bitartean erregosi.
- Gehitu tomatea eta eduki beste 5 minutuz dena ongi bateratzen.
- Ondu, gatz eta piper hautsarekin.
- Orea arrabola eta irin apur baten laguntzaz zabaldu.
- Molde txiki edo baso borobil baten laguntzaz moztu aurrez zabaldu dugun orea errazioetan.
- Jarri horien erdian koilara batekin betegarria.
- Margotu ur pitin batekin alboak.
- Orearen erdiarekin estali beste erdia eta behatzen edo sardexka baten laguntzaz zapaldu izkin guztia.
- Olio ugari duen zartagin batean frijitu eta ongi xurgatu olioa.
AHOLKUAK
aldatu- Frijitu beharrean labean ere egin daitezke, modu honetan olio gutxiago izango du.
- Tomate frijituarekin zerbitzatzea ohiko da.
- Enpanadillak mota desberdinak presta litezke, bestelako betegaia edo fartsak erabiliz.
- Betegaiak lehorrak egon behar du, hezetasuna kanpora atera ez dadin.