Sukaldaritza liburua/Errezetak/Haragi gisatua
HARAGI GISATUA
MAHAIKIDEAK: 8
OSAGAIAK
aldatu- Zangarra edo gisatzeko beste haragi bat: 2kg koiperik gabe karratu handietan moztua.
- Gatza.
- Oliba olio birjina: 75 ml.
- Tipula: 2 dadotan.
- Porrua: 1 dadotan.
- Azenarioa: 1 dadotan.
- Pipermorro gorria: 1 dadotan.
- Ardo beltz edo zuria: 150 ml.
- Ilar egosia: 150 g.
- Patata gorrituak: 300 g.
- Barrengorri salteatuak: 150 g.
PRESTAKETA
aldatu- Haragiari gatza eman eta kazola zabal batean su bizian olioarekin gorritu. Su oso bizia ez badugu, denak batera egitea ez da komeni.
- Haragia kazolatik erretiratu eta barazkia erantsi, kolorea hartu bitartean kozinatu.
- Haragia barazkiarekin nahastu, ardoa gehitu eta murriztu urarekin busti aurretik.
- Haragia bigundu arte egosten eduki.
- Haragi zatiak kazolatik erretiratu, eta saltsa, irabiagailutik lehenik eta txinotik ondoren pasa.
- Saltsa irakin, puntuan jarri eta haragiarekin nahasi.
- Ilar, patata eta txanpiñoi lagungarriak bateratu eta beste minutu batzuk egosi dena ondo gehitu arte.
AHOLKUAK
aldatu- Presio eltzea erabil genezake denbora aurrezteko.
- Zapore bortitzagoak nahi izanez gero, ardo beltza aukeratuko dugu.
- Saltsa pasatu gabe ere jan genezake, barazki zatik osorik ditugula, lana aurreratuko genuke eta jateko beste modu bat da.
- Piperraren ordez tomate birrindua ere erabiltzen da.