Sukaldaritza liburua/Errezetak/Haragi saltsa

HARAGI SALTSA

Txerri azpizuna patata frijituekin

Litro inguru saltsa lortzeko.

OSAGAIAKAldatu

  • Ardo beltza: 250 ml.
  • Azukrea: 25 g.
  • Salda iluna: 1 l.
  • Arto irin findua: 25 g.
  • Ura: 100 ml.

PRESTAKETAAldatu

  • Saute batean ardoa azukrearekin murrizten jarri.
  • Ardoa karamelizatzen hasitakoan gehitu salda iluna.
  • Elkarrekin irakin, karamelua guztiz desegin arte.
  • Katilu batean behatzak erabiliz disolbatu arto irin findua ur hotzetan.
  • Salda irakiten dugunean gehitu salda ilunera arto irin disolbatua, hagatxoarekin eragiten dugun bitartean.
  • Gehitu arto irina guk nahi dugun dentsitatea lortu arte.

AHOLKUAKAldatu

  • Mota guzietako haragi erreak bustitzeko erabiltzen den saltsa.