Sukaldaritza liburua/Errezetak/Haragizko piper beteak
HARAGIZKO PIPER BETEAK
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
aldatu- Haragi kroketa orea: 500 ml.
- Ontziko pikillo piper osoa: 20.
- Irina eta arrautza: Piperrak arrautzaztatzeko.
- Ekilore olioa edo oliba olioa: Piperrak frijitzeko.
- Piper saltsa: 400 ml.
PRESTAKETA
aldatu- Lehenik, haragi bexamela prestatu eta epeltzen utziko dugu.
- Guztiz hoztu aurretik mahuka batean sartu bexamela eta bete piperrak.
- Irin eta arrautzetan pasa eta frijitu zartagin batean.
- Plater azpian jarri saltsa eta gainean piper frijitu berria.
AHOLKUAK
aldatu- Piperrak frijitu ordez, bete ondoren labean olio tanta batekin egin ditzakegu.
- Mahukaren ordez piperrak betetzeko koilara bat ere erabil dezakegu.