Sukaldaritza liburua/Errezetak/Hasselback patatak
HASSELBAK PATATAK
MAHAIKIDEAK: 4
OSAGAIAK
aldatu- Patatak: 4 mami horiko.
- Baratxuria: 4 xerratu.
- Gurina: 100 g.
- Oreganoa.
- Gatza.
- Piperbeltza.
- Oliba olio birjina: 50 ml.
PRESTAKETA
aldatu- Patatak ongi garbitu.
- Piztu labea 160ºC-tan.
- Patata luzetara erretilu batean etzan, eta azpialdearekin 2 cm. alde batetik bestera hagatxo edo txotx bat zeharkatu ondoren, muturzorrotz labainarekin, patatari zabaleran ebakiak egingo dizkiogu, ebaki bakoitzetik hurrengora 4mm.-ko tartea utziz.
- Tarte horietan sartu baratxuri xerrak.
- Katilu batean nahasi, gurina pomada puntuan, oliba olioa, gatza eta oreganoa.
- Busti nahasketa horrekin patata gainetik, eta sartu labera 160ºC-tan, 45 minutuz.
AHOLKUAK
aldatu- Hornigai moduan erabiltzen da.
- Gainerretzeko beste osagai batzuk ere erabil ditzakegu.