Sukaldaritza liburua/Errezetak/Hegaluze edo arrain betegaia

HEGALUZE EDO ARRAIN BETEGAIA

MAHAIKIDEAK: 4

OSAGAIAK

aldatu
  • Oliba olio birjina: 100ml.
  • Tipula: 1 xehatu.
  • Piper berde italiarra: 1 xehatu.
  • Baratxuria: 2 xehatu.
  • Hegaluze edo arrain egosia: 500g.
  • Tomate saltsa lodia: 200 ml.
  • Arrautza egosia : 1 dado txikitan.
  • Gatza.

PRESTAKETA

aldatu
  • Kazola zabal batean olioa, tipula eta piper berdea su ertainean jarri.
  • Barazkia erdi eginik dugunean, gehitu baratxuria eta utzi batera goxatzen.
  • Iragazi eta gorde.
  • Hegalaburra edo arraina ( kontserbakoa bada, zuzenean erabili ) egosi minutu bat lurrunetan eta eskuekin birrindu.
  • Egosi ur gazituan arrautza bat 12 minutuz, zuritu eta dado txikietan moztu.
  • Pertz batean bateratu barazkia, arrain birrindua, tomate saltsa lodia, eta arrautza gogortua.
  • Gatzarekin ondu eta nahastu kontu handiz.

AHOLKUAK

aldatu
  • Enpanada, enpanadilla, lasagna, kaneloi, ravioli eta abarren betegai moduan erabiltzen da.