Sukaldaritza liburua/Errezetak/Hegaluze enpanada

GALIZIAR HEGALUZE ENPANADA

ERRAZIOAK: 4-6

OSAGAIAK

aldatu

Orea egiteko

  • Indar erdiko irin zuria: 400 g.
  • Okin legamia: 10 g.
  • Arrautza: Handia 1, txikia 2.
  • Olioa: 25 ml.
  • Ura: 125 ml.
  • Gatza.

Betegaia egiteko

  • Oliba olio birjina: 100ml.
  • Tipula: 1 xehatu.
  • Piper berdea: 1 xehatu.
  • Baratxuria: 2 xehatu.
  • Hegaluze edo arrain egosia: 500g.
  • Tomate saltsa lodia: 200 ml.
  • Arrautza egosia : 1 xehatua.
  • Gatza.

PRESTAKETA

aldatu

Betegaia prestatzeko

  • Kazola zabal batean olioa, tipula eta piper berdearekin sueztitzen jarri.
  • Barazkia erdi eginik dugunean, gehitu baratxuria eta utzi batera goxatzen.
  • Iragazi eta gorde.
  • Hegalaburra edo arraina ( kontserbakoa bada, zuzenean erabili ) egosi minutu batez lurrunetan eta eskuekin birrindu.
  • Egosi ur gazituan arrautza bat 12 minutuz, zuritu eta dado txikietan moztu.
  • Pertz batean elkartu, barazkia, arrain birrindua, tomate saltsa lodia, eta arrautza gogortua.
  • Gatzarekin ondu eta nahastu kontu handiz.


Orea presatzeko

  • Disolbatu legamia ur epeletan.
  • Pertz zabal batean jarri irina, eta sumendi bat osatu.
  • Gehitu erdian, ura legamiarekin, arrautza, olioa eta gatza.
  • Landu eskuarekin 15 minutu inguru, eskuetan itsasten ez den arte.
  • Zapi busti batekin estali, eta bere horretan utzi 15 minutuz toki epel batean.

Enpanada muntatzeko

  • Arrabola eta irin apur baten laguntzaz zabaldu orearen erdia labeko erretilu batean.
  • Moztu guk nahi dugun forman, karratua, borobila…
  • Jarri erdian betegarria, izkinak libre utziz.
  • Irabiatu arrautza eta margotu izkinak.
  • Luzatu orearen beste erdia eta estali.
  • Moztu izkinak eta eskuen laguntzaz soka baten moduan biribildu.
  • Margotu arrautzarekin gainetik, eta sardexka batekin zulo batzuk egin.
  • Sobratutako ore zatiak luzatu eta zerrendetan moztu.
  • Zerrenda horiekin edertu enpanadilla gainetik, xake taula moduko forma bat sortuz.
  • Arrautzarekin margotu berriro, eta sartu labera 200ºC-tan orea ongi eginik izan arte.

AHOLKUAK

aldatu
  • Betegarriak ezin du inoiz oso bustia egon, bestela alboetatik atera daiteke.
  • Hori ez gertatzeko osatzen dugu soka moduko hori izkinetan.