Sukaldaritza liburua/Errezetak/Hur eta txokolate opila

HUR ETA TXOKOLATE OPILA

MAHAIKIDEAK: 2

Hur eta txokolate opila

OSAGAIAK

aldatu

PRESTAKETAK

aldatu
  • Bizkotxo plaka egosi, papera kendu eta guk aukeratako opil tamainaren arabera 6 zirkulu moztu.
  • Labeko plaka bati buelta eman eta jarri azpian horietako bi bizkotxo zirkulu.
  • Koilara edo brotxa baten laguntzaz busti bizkotxoa jarabearekin.
  • Pertz batean nahastu esne gain harrotua praline kremarekin.
  • Zabaldu krema hau bi zirkuluen gainean eta gozogintzako espatularekin zabaldu.
  • Busti bigarren xafla ere almibarrarekin, eta txapel moduan estali, esne-gaina zabaldu berriz, busti hirugarren zirkulua eta alde leuna gorantz utzita tapatu, labeko erretilu batekin zapaldu opila zuzenduz.
  • Geratzen zaigun trufa kremarekin eta gozogintzako espatularen laguntzaz, tarta kanpotik estali, kapa fin bat emanez. 
  • Hozkailuan sartu eta ongi hoztu.
  • Amaitzeko estali opilaren alboak hur eskukadak tartaren alboen kontra eginez, trufa kreman eta estalkian  itsatsita geratuko dira,  zirkunferentzia osoa estaliz.

AHOLKUAK

aldatu
  • Bizkotxoa jarabez ongi bustitzea funtsezkoa da tarta hau goxoa geratzeko, baina gehiegi bustiz gero, txapela jartzean bizkotxoa puskatzeko arriskua egon liteke. Beraz, txapela jartzeko bizkotxo xafla busti, erdia jarri aurretik eta busti berriro gainetik pitin bat.
  • Tarta hauek mugitzeko gozogintzako 2 espatula luzeak erabiltzea komeni da, paraleloan, tartaren azpian sartuta.