Sukaldaritza liburua/Errezetak/Ilar krema

ILAR KREMA

Ilar krema

MAHAIKIDEAK: 4

OSAGAIAK

aldatu

PRESTAKETA

aldatu
  • Eltze batean, tipula olioaren erdiarekin sueztitzen jarri.
  • Gatz pitin bat gehitu eta tipula karamelizatzen hasitakoan, gehitu salda.
  • Salda irakiten hasitakoan berriz, ilarrak bertaratu.
  • Egosi ilarrak 12-15 minutuz.
  • Sua itzali eta ontzi estu batean irabiagailu batekin ongi birrindu lehenik.
  • Ondoren txinatar iragazkitik pazientzia handiarekin pasa.
  • Irakinaldi labur bat eman eta oliba olio birjina eta gatzarekin ondu.
  • Nahi izatera zartagin batean eta olio beroarekin ogi mami edo urdaiazpiko zatiak frijitu. Horiek kremaren gainean jarri.

AHOLKUAK

aldatu
  • Ilarra denbora gehiagoan egosten badugu, iragazkitik errazago pasako zaigu, baina kolore berdea galduko du.
  • Gurina edo esne-gainarekin amaitu dezakegu, eta ogi txigortu edo urdaiazpiko txigortuarekin ere bai.