Sukaldaritza liburua/Errezetak/Indioilar izter errea

INDIOILAR IZTER ERREA HORNIGAIEKIN

MAHAIKIDEAK: 4

OSAGAIAK

aldatu
  • Indioilar izterra : 4.
  • Piperbeltza.
  • Gatza.
  • Oliba olio birjina: 50 ml.
  • Baratxuria: 8 osoak azal eta guzi.
  • Patata txiki: 4.
  • Ardo zuria: 50 ml.
  • Salda zuria edo ura: 200 ml.
  • Arto irin findua. 20 g.
  • Sagar purea: 4 koilarakada.

PRESTAKETAK

aldatu
  • Indioilar izterra ondu gatz eta piper hautsarekin eta utzi bere horretan 5 minutuan.
  • Piztu labea 200ºC-tan.
  • Estali izterra olio tanta batekin eta jarri labeko erretilu batean baratxuri oso eta patatekin. Busti ardo zuriarekin.
  • Erre labean 20 minutu inguru, haragia barrutik ongi egin arte eta kanpotik kolorea hartu arte.
  • Labetik atera erretilua eta izterra, patatak eta baratxuriak erretiratu.
  • Labeko erretiluan itsatsita dagoena zukua saltsa bihurtzeko berriz, lehenik, soberako koipea kendu eta ondoren haragi saldarekin busti.
  • Espatula baten laguntzaz, erretiluan itsatsita dagoena arraskatu, saldarekin nahastuz. Iragazi salda hau kazola txiki batera.
  • Ur hotz apur batean disolbatu arto irin findua.
  • Hegazti salda irakiten jarri, eta arto irin disolbatua gehitu, hagatxoarekin mugitzen dugun bitartean, saltsa dentsitatea emanez.
  • Indioilar izterra bere saltsa, sagar purea, patata errea eta baratxuriarekin aurkeztuko dugu.

AHOLKUAK

aldatu
  • Indioilarra izterraren tamainaren arabera, labeko tenperatura eta denbora alda daitezke.
  • Beste edozein hornigaiekin lagundu dezakegu. Entsalada, patata gorrituak....