Sukaldaritza liburua/Errezetak/Kuiatxo betea
KUIATXO BETEA
HORNIGAIA
OSAGAIAK
aldatu- Kuiatxoa : 2 xerra finetan.
- Gatza.
- Urdai egosia: 200 g.
- Gazta barra: 200 g.
- Arrautza eta irina: Arrautzaztatzeko.
- Ekilore olioa: Frijitzeko.
PRESTAKETA
aldatu- Kuiatxoa lehenik erditik moztu eta ondoren luzeran ahalik eta xerra finenean moztu. Erretilu batean zabaldu ondoren, gatza eman
- Erdian urdaia eta gazta zabaldu eta beste xerra batekin estali.
- Irin eta arrautzetan pasatu eta frijitu olio ugaritan. Paper xurgatzailea duen ontzi batera atera.
AHOLKUAK
aldatu- Kuiatxoa xerra finetan mozteko labana zorrotza edo horretarako erabiltzen den gailu bat beharko genuke.
- Betegaia alda daiteke edo betegarri gabe frijitu.