Sukaldaritza liburua/Errezetak/Legatza kokotea
LEGATZ KOKOTEA LABEAN
MAHAIKIDEAK: 2
OSAGAIAK
aldatu- Legatz kokotea: 800 g. ingurukoa eta garbitua.
- Gatza.
- Oliba olio birjina: 100 ml.
- Baratxuria: 3 xerratu.
- Pipermin lehorra : Xerra 1.
- Ozpina: Zurrusta motz 1.
- Perrexil: Sorta txiki 1 xehatu.
PRESTAKETA
aldatu- Labea 220Cºtara piztu.
- Lehenik kokotea ondo garbitu, zakatzak, begiak, hortzak eta azal beltz guztia kenduta.
- Gatzatu eta olioetan igurtzi ondoren laberako erretilu batean jarri eta 15 minutu inguru labean erre.
- Labetik atera bezain pronto, bizkar-hezur nagusia kendu, ozpina eta perrexila gainetik bota.
- Olioa, baratxuria eta pipermin xerrarekin olio errea egin eta kokoteari gainetik bota.
- Labeko erretiluaren azpialdeko salda zartaginean bildu sutatik kanpo ongi bateratu eta kokoteari berriro gainetik bota.
AHOLKUAK
aldatu- Normalean kokotea, patata egosi edo patata panaderekin zerbitzatzen da.
- Arraina ez da gehiegi egin behar; labetik gutxi egina atera eta olio erre beroa gainera botata amaitu behar da.