Sukaldaritza liburua/Errezetak/Legatza saltsa berdean txirla eta kokotxekin
- LEGATZA SALTSA BERDEAN TXIRLA ETA KOKOTXEKIN
- Kazola zabal batean olioa su baxuan jarri, baratxuri eta perrexil erdiarekin.
- Baratxuriak dantzan hasitakoan, (ez utzi inoiz kolorea hartzen) irina gehitu, ongi nahasi eta lehenik ardo txuriarekin eta ondoren saldarekin busti.
- Saltsa irakiten hasitakoan, legatz zati gatzatuak erantsi, azala gorantz dutela.
- 3 minutu egosi eta buelta eman bezain pronto, txirlak eta kokotxak gehitu eta tapa bat jarriko dugu.
- Txirlak irekitakoan, sutatik atera eta kanpoan kazolari eragingo diogu saltsa ongi loditzeko. Beharrezkoa balitz ondu.
- Normalean ardo zuria eta muxilak gehituta, ez du gatzik behar, baina bakoitzak balora dezala.
- Legatza oso azkar egiten da eta kontuz lehortu gabe.
- Txirlek izan dezaketen hondarra saihesteko nahi bada aparteko kazola batean lurrunetan zabaldu ditzakegu, legatzari gehitu aurretik.