Sukaldaritza liburua/Errezetak/Limoi izozkia

LIMOI IZOZKIA

OSAGAIAK

aldatu
  • Ura: 1 l.
  • Azukrea: 400 g.
  • Limoia zukua: 1 l.
  • Limoi azal birrindua: 1.
  • Zuringoa: 3.

PRESTAKETA

aldatu
  • Jarri ura eta azukrea elkarrekin egosten, 10 minutu inguru, 100ºC edo 22-24ºBé gradua lortu arte. Begiratu Almibar puntuak. Utzi hozten.
  • Gehitu limoi azal birrindua, eta limoi zukua. Nahastu dena ongi.
  • Sartu likido hori sorbetea edo izozkia egiteko gailuan eta martxan jarri.
  • Izozkia gogortzen hasi ahala, gehitu zuringo harrotua.
  • Nahi dugun dentsitatea lortutakoan, ontzi batera atera eta izozkailuan gorde.

AHOLKUAK

aldatu
  • Limoi zukua gehitutakoan, agian azukre gehiago gehitu behar zaio 18-20ºb dentsitatea lor dezan.
  • Izozkia edo sorbetea egiteko gailuak erosteko garaian, marka batzuek bi gailuak bereizi egiten dituzte; hala ere, oso antzekoak dira eta biek balio dute bata zein bestea egiteko.